17. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa, 2011-2014.

Plan elaborazioan (4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.)
Informazio gehigarria

Abagune sozioekonomikoaren ondorioz, planaren ezarpenak erakundeen arteko ikuspegitik ekarriko lituzken ondorioak aldez aurretik aztertzeko premiaz oharturik, hausnarketa-aldi bati hasera eman zaio eremu horretan, planaren edukia bi faktore horietara egokitzea helburu hartuta. Egoera horrek eragin du planaren onespenerako aurreikusitako epea atzeratzea, eta 2012ko bigarren seihilekoan izango du ziurrenik Gobernu Kontseiluaren onespena.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren (2011-2014) helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema egituratzea, antolatzea, hobetzea eta sendotzea. Gizarte-zerbitzuen mapa jasoko du, eta mapa horren helburua izango da zerbitzu eta prestazio bakoitzaren zonifikazio egokia zehaztea: lurralde-antolamendua ezarriko du, eta zona bakoitzeko estalduraren gutxieneko eta gehiengo intentsitatea zehaztuko du sistemako zerbitzu bakoitzarentzat.

Era berean, memoria ekonomikoa jasoko du, prestazio eta zerbitzu bakoitzaren kostu-aurreikuspenak zehazteko; eta lan hori Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema garatzeko eskumenak dituzten administrazio guztiei buruzkoa izango da.

Aurrekariak

2007 ekitaldian egin zen Gizarte Zerbitzuen Legean ezarritako neurri estrategikoak aplikatzeko Plana. Baina dokumentuak ez zituen kontuan hartu Gizarte Zerbitzuen Legea indarrean sartzean aplikatuko ziren ezarpenak, gai formalei dagokienez (legeak lau urtero egin beharreko plangintza ezartzen du, eta proposatutako plana 2010ean bukatzen zen) zein edukiei dagokienez.

Saila

Lan eta Gizarte Gaiak

Esku hartzen duten sailak

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten sail guztiak (12/2008 Legearen 35.1.5 artikuluari jarraiki, Gizarte Zerbitzuen plan estrategikoak Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren derrigorrezko txostena jaso beharko du, onartu aurretik).

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan, erakunde-esparruez gain, gizarte-esparruek ere parte hartzen dute: gizarte-eragileek (enpresaburuen elkarteek eta sindikatuek), gizartean esku-hartzeko erakundeek, sistemaren erabiltzaileen elkarteek, sektoreko parte-hartzearen beste kontseiluen ordezkariek...

Eraginak

Araudian eragina

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean aurreikusita dago, eta planaren garapena estu-estu lotuta dago legearen arau-garapenari.

Antolamenduan eragina

Jaurlaritzak ekintza zuzeneko zerbitzuak onartzeak Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza berrantolatzea ekar lezake, zerbitzuen kudeaketa bermatze aldera.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

2010ean memoria ekonomikoa egingo da, baita gizarte-zerbitzuen mapa ere (estalduren definizioa, intentsitateak, ratioak, zerbitzuen hedapenaren kronograma...) eta legea garatzeko epean izango diren behar ekonomikoak eta finantzaziokoak definituko dira (zortzi urteko epea, 2008ko abendutik kontatzen hasita).

Beste jardueretan eragina

Gizarteratze-plana, eta plangintzan sartutako gaiekin lotutako beste planak eta jarduerak Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoko ildo estrategikoak eta helburuak kontuan hartuta garatuko dira, eta alderantziz.

Erakunde harremanetan eragina

Planak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman erantzukizunak dituzten administrazioekin adostutako tresna izan behar du; alegia, Eusko Jaurlaritzarekin adosteaz gain, foru-aldundiekin eta udalekin adostu beharko da.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2014
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/07/282010/09/28Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2010/09/282010/12/13Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2010/12/132012/07/11Amaituta

Burutu gabeko faseak

FaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2012/07/112012/09/12Hasita
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2012/09/132012/11/30Hasi gabe
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sisteman aurreikusitako parte-hartze organoen bidez, planaren urteroko jarraipena egingo da, baita ikuskaritza nagusiko organotik ere. Jarraipena egiteko, kontuan hartuko da Gizarte Zerbitzuen Sistema erakunde artekoa dela eta administrazio-maila bakoitzak sistemaren zerbitzu jakin batzuen gaineko eskumenak dituela.

Planak aginte-koadroa izango du, planean bertan definitutako ildo estrategikoak eta Gizarte Zerbitzuen Mapan zehaztutako helburuak betetzeari buruz, hedapenari, estaldurari, intentsitateari... dagokionez.

Plana ebaluatzeko, Zerbitzuen eta Prestazioen zorroan zehaztutako zerbitzuak kontuan hartu beharko dira (Gizarte Zerbitzuen 2008/12 Legearen katalogoan deskribatuta daude).

Azken aldaketa::2012/07/19