13. Euskadiko Energia Estrategia, 2020-3E-2020.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Euskadiko Energia Estrategiak 2020 urtea du jomuga, eta haren helburua hau da: kontuan hartuta Euskadik energia-kontsumo handia eta baliabide natural urriak dituela, energia eskura edukitzea. Energia nahikoa, kalitatezkoa eta garaiz, kostu lehiakorrekin eta ingurumenarentzako modu iraunkorrean. Gainera, kontuan hartu behar da Euskadi estatuko elektrizitate- eta gas-sistemen parte dela, eta, beraz, arauak sortzeko gaitasun mugatuta duela. Horren ondorioz, sektoreko proiektu eta jardunetan parte-hartze zuzenagoa izateko estrategiak garatu behar ditu Eusko Jaurlaritzak.

Energiari berariaz dagokion alderdiaz gain, 2020 estrategiaren ezaugarri bat da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatutako lehiakortasun-politikekin estu-estu lotuta dagoela, batez ere, industria-garapenaren eta I+Gren alorreko politikekin.   Horrenbestez, estrategia energetikoari lotutako programak eta inbertsioak baliagarriak dira energiaren alorreko enpresa-sektoreak bultzatzeko eta dinamizatzeko, hainbat alderditan: garapen teknologikoa, enpresen arteko lankidetza, negozio-aukera berriak sortzea...

Aurrekariak

3E2010 (Euskadiko Energia Estrategia, 2000-2010) eta aurrekoak.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila: energia-estrategiaren jardun eta programa askok CO2 gutxitzen laguntzen dute, eta, beraz, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagungarri dira. Halaber, jardun eta proiektu askok ingurumena hobetzeko ekarpenak egiten dituzte.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: energiaren efizientziaren araudia eraikuntza-esparruan garatzea zuzenean lotuta dago Etxebizitza arloarekin. Garraio arloak energiaren efizientziari ekarpenak egin ahal izango dizkio, mugikortasunerako eredu bat sustatuz eta garraiobideetan berrikuntza teknologikoak eginez.
  • Kultura Saila: bizikletaren estrategia integralaren harira egindako jardunak sinergiak eragingo ditu energia-estrategiaren ekintzekin.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Oinarrizko proposamenaren dokumentua kontrastatzeko epean (1. fasea: 2010eko iraila/abendua), dokumentua eman zitzaien enpresetako eta gizarteko hainbat eragileri (enpresa- eta sektore-elkarteei) ekologisten erakundeei, kontsumitzaileen elkarteei, udalei..., iritzia emateko gogoa edota estrategiaren azken bertsiorako ekarpenak egiteko interesa izanez gero.

Eraginak

Araudian eragina

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskumena da Euskadiko energiaren alorreko estrategiak eta lehentasunak definitzea. Definitutako jardun eta programa gehienek eragin gutxi izango dute araudian. Hala ere, arauak garatu daitezke, EAEko eskumenen barruan laguntza-planak kudeatzeko.

Antolamenduan eragina

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila izango da planaren buru, eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) zuzenean esku hartzen du planaren prestaketan eta gauzatzean.

Programa eta estrategia bereziak dira, eta Industria eta Energia Sailburuordetzak etengabeko jarraipena egingo die. Lan horretarako EEEren laguntza jasoko du.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

3E2020 estrategia garatzearekin batera, Euskadin inbertsioak mugiaraztea da helburua; zehazki, honako esparru hauetan: energia berriztagarrien instalazioetan, aurrezki-neurriak eta energia-efizientzia (industrian, eraikuntzan eta garraioan, batez ere), eta garapen teknologikoan. Behar diren funtsen zati bat publikoa izango da, inbertsio pribatua sustatzeko.

Beste jardueretan eragina

Plana jada aipatu ditugun beste sailekin lankidetzan arituz eta koordinatuz hedatuko da:

  • Ingurumen Esparruko II Programa (2011-2014), Ingurumen Sailarena: EEEko teknikariek hartuko dute parte programaren aholku-batzordean.
  • Klima-aldaketaren aurkako plana: Energia eta Meategi Zuzendaritzaren parte-hartzea, baita EEEko teknikariena ere, Klima-aldaketaren aurkako EAEko bulegoan.
  • VISESAren eta EEEren baterako inbertsio-proiektuak, energiaren ikuspegitik efizienteak diren urbanizazio berrietan.
Erakunde harremanetan eragina

Foru-aldundiekin; enpresekin; enpresa-erakundeekin; klusterrekin; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekin (ZTBES); unibertsitateekin; eta estatuko administrazio orokorrarekin.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2020
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2011/01/012011/05/31Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2011/06/012011/06/30Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea.2011/06/302011/08/31Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2011/09/012011/10/11Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2011/10/122011/12/13Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Urtero egingo da energia-estrategiaren jarraipen-txostena. Txosten horretan adieraziko da aurreko ekitaldia amaitzean lortutako emaitzak, helburu bakoitzaren esparruan, eta ekitaldian zehar garatutako jarduerak.

Gainera, tarteko ebaluazio-txostenak egingo ditu hiru urtean behin, eta txosten horietan, jarraipen-txostenetan bilduriko informazioaz gain, jardunakegiterakoan gertaturiko desbideratzeen eta adierazleen ebaluazioa ere egingo da, horietarako neurri zuzentzaileak proposatuz.

Azkenik, planifikatutako aldiaren hurrengo ekitaldian ere Euskadiko 2020 Estrategia Energetikoaren “ex post” Azken Ebaluazioa egingo da.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2013/12/31
Ebaluazio data: 2014/12/31
Ebaluazio data: 2015/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Hiru urteko ebaluaketa.

Ebaluazio data: 2016/12/31
Ebaluazio data: 2017/12/31
Ebaluazio data: 2018/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Hiru urteko ebaluaketa

Ebaluazio data: 2019/12/31
Ebaluazio data: 2020/12/31

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2021/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Hiru urteko ebaluaketarekin lotuta

Azken aldaketa::2016/10/06