8. Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea, 2010-2013.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Etxebizitza eskuratzea Euskadiko herritarren gizarte-kezka garrantzitsuenetariko bat da, gure gizarteko talde ugariri eragiten diolako.

Etxebizitzak ondasun urria eta garestia dira, eta gai horren kudeaketa eskaintzaren eta eskaeraren arteko desoreka handian egiten da: prezioak herritar askoren aukeretatik urrun daude.

Testuinguru horretan, Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzaileak (2010-2013) laurtekorako etxebizitza-estrategiako lehentasunak ezartzea helburu du, baita jardun-lerro nagusiak eta laguntza tresnak zehaztea ere.

Jardunbidearen giltzarrizko ardatzak honako hauek izango dira:

  • Babes publikoko etxebizitzak sustatzea, eta, bereziki, babestutako alokairua: babes publikoko etxebizitzak egingo dira, eta horietako %40 alokatzeko izango dira.
  • Etxebizitzen egoera hobetzea: hiriak birgaitzea eta biziberritzea.
  • Berrikuntza eta I+G+b politikak sartzea.
  • Udalak etxebizitza-politika berriaren giltzarri bihurtzea.

Planaren xedea da etxebizitza eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen premiei erantzutea, alokatzeko etxebizitza gehiago jarriz eta hazkunde iraunkorragoa bideratuz. Horretarako, egungo etxebizitzak birgaituko eta berrituko dira. Eginkizun horretan, instituzio bakoitzak bere gain hartu behar du dagokion erantzukizuna, eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza egokia bideratu behar da.

Planaren lehen berrikuntza da, hain zuzen, hiri-berrikuntzari buruzko erreferentzia egiten dela planaren izenburuan. Jaurlaritzak aukera horren aldeko apostu sendo eta irmoa egin du, eta irmotasun horren adierazle da dagokigun planarekin batera sustatu den birgaitze-plana.

Aurreko planekin alderatuta, funtsezko beste desberdintasun bat da plana garatzen dela Administrazioak eta 78 gizarte-kolektibok 2010eko ekainean sinatutako Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren babesean. Planak jasotzen ditu Etxebizitzaren Itun Sozialean hartutako konpromisoak eta hitzartutako jardunbidearen lerro estrategikoak.

Amaitzeko, bideratzen ari den Etxebizitza Legea lege-euskarri izango da planean proposatzen diren neurri instrumental batzuk bideratzeko, plana gauzatu dadin.

Aurrekariak

Aurreko plan zuzentzaileak:

  • IV. Etxebizitza Plan Zuzentzailea, 2006-2009.

Saila

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak

Esku hartzen duten sailak

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila da planeamenduaren arduraduna.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; izan ere, sail horrek energiari buruzko politikaren ardura dauka, eta, zehazki, energiaren efizientziarako jardunen ardura.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila: aurrekontuen esparruak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.
  • Kultura Saila, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren bitartez, gizarteko sektore horrek etxebizitza eskuratzeko duen arazoagatik.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Politikak diseinatzeko prozesuan ere ondo gobernatzeko printzipioak aplikatzeko helburua betetzearren, herritarren partaidetzan oinarritutako prozesuaz baliatu da Saila, plana prestatzeko eta definitzeko. 

Asmo horren haritik, web-gune bat ireki zuen plana eratzeko prozesuari buruz ; helbide honetan aurki daiteke: http://www.etxebide.info. Plataforma horrek bideratu du zenbait bitarteko (blogak, asteko eztabaida, elkarrizketa zuzenean...) erabiltzea hainbat kolektibotako pertsonek (administrazioa, sektoreko profesionalak, elkarteak, herritarrak...) egindako ekarpenak eta iritziak jasotzeko.

Bestalde, lehen idatzaldian planteatutako helburuei eta jarduera-lerroei buruzko eztabaida-saioak antolatu ziren, eta hainbat adituk eta sektore-eragilek parte hartu zuten saio horietan: higiezinen sustatzaileek, jabetza higiezinen agenteek, etxebizitza sustatzeko erakunde publikoek, udal-teknikariek, hirigintzako arkitektoek, eraberritze-sozietateek, etxebizitza-eskatzaileek, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek eta abarrek.

Herritarren partaidetzaren ondorioz, planean sartu dira herritarren 30 proposamen; hau da, jasotako proposamen guztien %67. Proposamen horien berri eman da, eta planaren testuaren amaieran zehaztuta ageri dira.

Eraginak

Araudian eragina

Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzaileak (2010-2013) ekarriko dituen arau-aldaketak ezin dira oraingoz zehaztu, baina aurreratu dezakegu arau-eremu hauetan eragina izango duela:

  • Babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoa eta finantzako neurriak etxebizitzako eta lurzoruko gaietan.
  • Etxebizitza-beharrei buruzko araudia.
  • Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari buruzko araudia.
  • Sustapen publikoko etxebizitzak esleitzeko prozedurak.
  • Etxebizitzak birgaitzeko aplika daitekeen araudia.
Antolamenduan eragina

Saileko eta mendeko sozietate publikoen informazioko prozesu eta sistema komunak benetan integratzeko ibilbidean aurrera pausoak egin nahi dira, helburu hauek aintzat hartuta:

  • Administratuari zerbitzu hobea ematea, izapideak arinduz.
  • Etxebizitza taldearen kudeaketa hobetzea, etxebizitzako politikak gauzatzeko datuak azkar eta osorik eskuratu ahal izango direlako, zuzeneko kudeatzailea saila bera izanik, edota sozietateak.
  • Ezarritako helburuen jarraipenaren eta ebaluazioaren kalitatea hobetzea.

Egun etxebizitza taldea proiektu bat egiten ari da elkarlanean, partekatzen dituzten prozesuak analizatzeko. Horren helburua jardun-ildoak hobetzea da, informazio-kanalak hobetzea eta egokitzea, eta Etxebizitza Saileko informazio-sistemen garapen zehatzetara eramatea.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen (2010-2013) aurrekontua 1.194 milioi eurotik gorakoa da.

Zenbateko horretatik, ia 644 milioi euro 2010-2013 aldiko jarduerei dagozkie, eta 549 milioi euro etorkizunerako konprometitutako eginkizunei dagozkie (2037 arte).

Gainera, etxebizitza-programako gastuen aurrekontua egitean, kontuan hartu behar da aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen zenbatekoa; horren ondorioz, etxebizitza-programaren aurrekontu osoa ia 1.389 milioi eurokoa da.

Bestalde, Saileko sozietate publikoen (VISESA, SPGVA) gastuen aurrekontua 1.517 milioitik gorakoa da.

Sailaren eta sozietate publikoen gastuen aurrekontuak, guztira, ia 2.906 milioi eurokoak dira, plan zuzentzailean zehaztutako helburuak gauzatzeko.

Plan zuzentzailean aurreikusten da 1.843 milioi euroko finantza-baliabideak erabiliko direla, kreditu-erakundeekin adostutako urteko finantza-hitzarmenen bidez.

Birgaitze-jardueren finantzazioa 184 milioi eurotik gorakoa izango da, eta alokatzea sustatzeko 532 milioitik gora erabiliko dira.

Beste jardueretan eragina
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jardun-lerroren bat bidera lezake, energiaren efizientziari dagokionez etxebizitza iraunkorrak eraikitzeko.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila: energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko jardunak, eraikuntzan eragina dutenak.
Erakunde harremanetan eragina

Foru-aldundiekin zein udalekin harremanak estutzeko esperantza dago. Foru-aldundiekiko harremana oso garrantzitsua da, etxebizitzen fiskalitateari dagokionez, batez ere; halaber, udalak funtsezko oinarri gisa ikusten dira, etxebizitzako politikan bete behar duten rolagatik.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2010 - 2013
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/06/012010/07/30Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2010/07/312010/09/14Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2010/09/152010/11/16Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea2010/11/172010/12/21Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea2010/12/282010/12/28Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Plan zuzentzaileak ebaluaziorako eta jarraipenerako sistema proposatzen du, elementu hauetan oinarritua:

  • Plan zuzentzailearen helburu kuantitatibo nagusien jarraipena eta ebaluazioa.
  • Plan zuzentzailean planteatutako ekintzen jarraipena eta ebaluazioa.

Planaren gauzatzearen jarraipena egingo da, diseinatutako helburuak aintzat hartuta. Horretarako, adierazle-sistema bat sortuko da, planaren gauzatze-maila egoki ebaluatzea bideratzeko, bai plan zuzentzailean ezarritako helburu kuantitatiboei erreparatuta, bai plan zuzentzailea egituratzen duten 5 ardatz estrategikoen esparruan planteatutako ekintzei erreparatuta.

Plan zuzentzaile berriaren helburua da etxebizitza-politika modu berri batean gobernatzea; hau da, gardentasunez gobernatzea, partaidetza sustatzea, eta politika publikoen ebaluazio sistematikoa egitea, printzipio hauek aintzat hartuta: eraginkortasuna, efizientzia, ekitatea, inpaktua, gogobetetzea, koherentzia, irekitasuna eta erantzukizuna.

Gardentasun handiena bilatzeko ahaleginean, Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen helburuen betetze-mailaren jarraipenari eta ebaluazioari buruzko analisiaren berri izango da, txosten hauen bidez:

  • Gauzatze-adierazleen txostena: Txostenak Sailaren urteko etxebizitza-programan zehaztutako helburuen gauzatzeari eta betetze-mailari erreparatuko dio; hau da, Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailean ezarritako helburuen jarraipena egingo da eta betetze-maila aztertuko da. Horrenbestez, Sailaren urteko programaren gauzatze-prozesuaren kontrola eta jarraipena egiteko tresna izango da txostena.
  • Plan zuzentzailearen urteko ebaluazio-txostena.
  • Plan zuzentzailearen azken ebaluazio-txostena.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/11/30

Ebaluazioaren laburpena

Plan zuzentzailearen urteko ebaluazio-txostena:

Plan zuzentzailearen urteko ebaluazio-txostenean jasoko da Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen (2010-2013) esparruan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak gauzatutako jarduera nagusi bakoitzaren ebaluazio luze eta zehatza. Txostenean agertuko da plan zuzentzailearen betetze-mailaren ebaluazioa, irizpide hauek aintzat hartuta:

  • Eraginkortasuna: garatutako jarduerei buruzko neurketak eta helburuen lorpen-maila.
  • Efizientzia: garatutako jarduerak eragin dituen kostuei eta onurei buruzko neurketak, guztira eta banaka; alderaketak.
  • Gogobetetzea: politiken hartzaileen gogobetetze-mailaren neurketak, eta bete kalitate-adierazle batzuk.
  • Ekitatea: onuradunen taldeek eskuratutako emaitzen oreka-mailaren neurketa, planteatutako helburuak aintzat hartuta.
  • Koherentzia: abian jarritako neurriaren egokitasunaren neurketa, planteatutako helburuak lortzeari erreparatuta.

Espero zen arrakasta lortu ez duten neurriak zuzentzeko aukera emango du ebaluazioak, eta egokiagoak izan diren programak eta ekintzak sendotzea bideratuko du.

Ebaluazio data: 2012/12/11

Ebaluazioaren laburpena

Plan zuzentzailearen urteko ebaluazio-txostena:

Plan zuzentzailearen urteko ebaluazio-txostenean jasoko da Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen (2010-2013) esparruan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak gauzatutako jarduera nagusi bakoitzaren ebaluazio luze eta zehatza. Txostenean agertuko da plan zuzentzailearen betetze-mailaren ebaluazioa, irizpide hauek aintzat hartuta:

Eraginkortasuna: garatutako jarduerei buruzko neurketak eta helburuen lorpen-maila.

Efizientzia: garatutako jarduerak eragin dituen kostuei eta onurei buruzko neurketak, guztira eta banaka; alderaketak.

Gogobetetzea: politiken hartzaileen gogobetetze-mailaren neurketak, eta bete kalitate-adierazle batzuk.

Ekitatea: onuradunen taldeek eskuratutako emaitzen oreka-mailaren neurketa, planteatutako helburuak aintzat hartuta.

Koherentzia: abian jarritako neurriaren egokitasunaren neurketa, planteatutako helburuak lortzeari erreparatuta.

Azken ebaluazioa


Ebaluazioaren laburpena

Plan zuzentzailearen azken ebaluazio-txostena:

Planaren amaieran, ateratako ondorioak jasoko dituen txostena egingo da. Lortutako emaitzen balioespen globala egingo da, baliagarritasunari erreparatuta, eta helburu horiek bide egokiago baten bitartez lortzeko aukerak aintzat hartuta.

Azken aldaketa::2012/12/04