5.- 2011-2014 Unibertsitate Plana.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak berariazko tresna eratzen du : Unibertsitate Plana, Jaurlaritzak onartua, euskal unibertsitate-sistema antolatzeko.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • EAEko unibertsitateko irakaskuntzaren egoera ebaluatzea.
  • Irakaskuntza horren beharrak zehaztea.
  • Euskal unibertsitate-sistemaren helburuak eta lehentasunak ezartzea.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearentzat nahikoa izango den finantzaketa-eredua bermatzea, helburuak bete ditzan eta haren jardun guztien kalitatea hobe dezan.
  • EAErentzat interes estrategikoa duten esparruak zehaztea, eta berariazko kontratu programa bidez hornitzea.

Aurrekariak

2011-2014 Unibertsitate Planak honako aurrekari hauek ditu: lehen Unibertsitate Plana (2000-2003), 2004tik 2006ra bitartean Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako kontratu programak, eta 2007-2010 Unibertsitate Plana.

Bestalde, 2011-2014 aldirako unibertsitate-plan berri bat egitea PSEren hauteskunde-programan zegoen, euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzea helburu hartuta. Gainera, lehendakariak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuak plana osatzeko konpromisoa hartu zuten Legebiltzarraren aurrean.

Saila

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Esku hartzen duten sailak

Batez ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, goi-mailako irakaskuntzaren eta unibertsitate-hezkuntzaren alorreko eskumenak dituelako.

Ekonomia eta Ogasun Sailak ere parte hartu beharko du, planak izango dituen konpromiso ekonomikoengatik, bai EHUko ohiko jarduna finantzatzeko, bai kontratu programetarako, bai EHUrekin edo euskal sistemako beste unibertsitateekin (Deustu eta Mondragon) edota EAEn goi-mailako ikasketak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuekin hitzartutako dirulaguntzetarako.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak euskal unibertsitate-sistemak eskainiko dituen tituluak definitzen lagundu behar du, lan-merkatuak egun dituen eta etorkizunean izango dituen eskaeren eta nahien arabera.

Esparru biosanitarioko irakaskuntzak eta ikerketak garatzeko, Osasun eta Kontsumo Sailaren laguntza behar da, euskal osasun-sistemak parte hartzen baitu esparru horretan ikasketak egiten dituzten unibertsitate-ikasleen prestakuntzan. Gainera, euskal osasun-sistemak hartzen ditu esparru horietako graduak eskuratzen dituzten profesional gehienak.

Kultura Sailaren jardun nagusia Arte Eszenikoen Goi-mailako Zentroaren ingurukoa da, baita kulturaren arloan I+G+b aplikatzeari buruzkoa ere.

EAEko ekoizpen zientifikoan eta teknologikoan EHUk eta beste unibertsitateek (neurri txikiagoan) duten garrantzia dela-eta, unibertsitate-planak unibertsitateko I+G+b alorreko helburuak eta lehentasunezko ildoak definitu behar ditu, zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemako gainerako helburuak, ildoak eta jardunak kontuan hartuta. Horregatik, esparru horretan behar-beharrezkoa da koordinazio-maila egokia lortzea sisteman aktiboki parte hartzen duten sailekin (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza ; Osasuna eta Kontsumoa...). Halaber, funtsezkoa da ZTB sistema horretan lehendakariak duen lidergoaren ekarpena ere.

Eraginak

Araudian eragina

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, 67. artikuluan berariazko tresnatzat jotzen du Unibertsitate Plana, Jaurlaritzak onetsia euskal unibertsitate-sistema antolatzeko.

Antolamenduan eragina

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate Zuzendaritzak plan hau kudeatzeko gainditu behar dituen konplexutasunak direla-eta, argi eta garbi geratu da bi plaza berri sortu behar direla Zuzendaritza horretan.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Plana egiteko, kanpoko laguntza teknikoa izango da, dagokion prozesuaren fase bakoitzean, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatuko du.

Unibertsitateek ikasleen matrikuletatik jasotako dirua, zerbitzuen salmentakoa (ikerketak, laguntza teknikoak, txostenak, ikastaro bereziak eta abar), eta esleitutako dirulaguntza publiko eta pribatuak erabiliko dituzte, kudeaketa finantzatzeko. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ohiko aurrekontuan agertuko dira, bai unibertsitate publikoaren funtzionamendu egokia bideratuko duten dirulaguntza publikoak, bai planeko kontratu programak finantzatzeko hiru euskal unibertsitateekin hitzartutako zenbatekoak, bai EHUko inbertsioetarako zenbait urteko plana.

Unibertsitate Planak (2011-2014) 1.400.138.740 euroko aurrekontua du guztira, unibertsitateen eta urteen arabera banatua. EHUk  1.346.140.677 euro jasoko ditu guztira, Deustuko Unibertsitateak 28.479.072 euro, eta Mondragon Unibertsitateak 25.518.991 euro.

Zenbateko horiei gehitu behar zaie inbertsioetarako zenbait urteko planaren bidez ematen direnak: 83.848.546 euro 2014 arte. Planak 2011tik 2014ra bitartean irauten badu ere, banaketa ekonomikoa 2017 arte luzatuko da, eta ekitaldi horretan plana gauzatzeko jarritako kopurua 123.259.425 eurokoa izango da.

Egungo aurrekontuen egoera zailaren ondorioz, egin daitezken igoerak mugatuak dira. Baina, unibertsitate-sistemak euskal gizartearen etorkizunerako giltzarrizko garrantzia duela aintzat hartuta, 2011ko finantzazioak ez du izan behar txikiagoa, 2010erako onetsitakoa baino. 2012tik 2014ra bitartean, unibertsitatera bideratuko diren baliabide publikoek gora egin behar dute, herrialde garatuenetan dituzten finantzazio-mailetara iristeko, haiekin lehian aritu nahi baita.

Beste jardueretan eragina

Plana prestatzeko, eta, batez ere, plan hori gauzatzeko, Jaurlaritzako beste sail batzuen laguntza beharko da, baita Lehendakaritzaren sustapen estrategikoa ere.

Erakunde harremanetan eragina

Unibertsitate Plana egoki definitzeko, beste autonomia-erkidegoetako plan baliokideekin koordinazio handia behar da; eta, batez ere, koordinatu behar da, bai Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Zuzendaritza Orokorreko planekin eta jarduerekin, bai Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko planekin eta jarduerekin ere.

Ekintza batzuk garatzeko, bereziki azpiegiturekin eta ekipamenduekin lotutakoak, oso interesgarria da Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean adostutako jardunbidea, euskal unibertsitate-sistemaren alde.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2014
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2010/09/132011/01/11Amaituta
2. fasea: Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2011/01/112011/02/04Amaituta
3. fasea: Plana prestatzea.2011/02/042011/04/04Amaituta
4. fasea: Planei buruzko txostenak egitea.2011/04/052011/05/05Amaituta
5. fasea: Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2011/05/052011/06/07Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Plana definitzeko, eztabaidatzeko eta onartzeko prozesuan, egoki definitu dira aginte-koadroa, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko berariazko formulak.

Unibertsitate Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, hiru alorretako adierazleen diseinu egokia egin da: unibertsitate-sistemaren adierazleak (ahaleginak eta emaitzak), estrategiaren adierazleak, eta plana gauzatzearen adierazleak. Azken bi alorretako adierazleen kasuan, planean jasotako jarduera-programa bakoitzari dagozkion berariazko adierazleak zehaztu dira.

Planean aurreikusi diren esku-hartzeek honako helburuak lortzen eragina izango dutela aurreikusi da: euskal unibertsitate-sistema Goi-mailako Europako Hezkuntza Espazioarekin ondo egokitzea; irakaskuntza-eskaintzaren kalitatea hobetzea; euskal unibertsitateen sistema nazioartekotzea; euskal unibertsitate-sisteman hizkuntza normalizazioa osatzea; ikerketa-jardunaren kalitatea eta kantitatea hobetzea; talentuak antzematea, prestatzea, eta unibertsitate-ikerketaren eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Ikerketa sistemaren garapenaren zerbitzura jardun dezaten lortzea.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Unibertsitate Planak, oro har, jarraipenerako eta ebaluaziorako sistema osoa aurreikusten du. Horren haritik, planaren idazkaritza teknikoak Urteko txostenak egingo ditu, egindako jarduerak jasotzeko eta helburuak zenbateraino bete diren zehazteko.

Jarraipenerako eta ebaluaziorako diseinatutako sistemak bi maila ditu.

  • Unibertsitate-sistema maila: Unibertsitate-sistemaren egoerari lotutako adierazleak ditu. Maila horretan lortutako emaitzak daude planaren bidez gauzatzen diren jardueren mendean, eta emaitza horien irakurketa baliagarria izango da euskal unibertsitate-sistemaren bilakaeran planak egin duen ekarpena argitzeko; hau da, planaren eraginkortasuna agerian jartzeko.
  • Planaren maila: Planaren bidez abian jartzen ari diren baliabideei lotutako adierazleak ditu, eta helburu estrategikoak betetzeari buruzko adierazleak ere bai. Adierazle horien baterako interpretazioak bideratuko du planaren gauzatzeak eragindako efizientzia neurtzea.

Gainera, Unibertsitate Zuzendaritzak, Unibasq agentziarekin eta kontratu programaren jarraipenerako batzordearekin lankidetzan, urtero ebaluatuko ditu unibertsitate bakoitzarekin egindako kontratu programak, bakoitzari aplika daitezkeen adierazleak aintzat hartuta, egindako jarduerak haztatuko ditu, eta kontratuak negoziatzean jarritako edo adostutako helburuen betetze-maila aztertuko du.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2015/12/31
Azken aldaketa::2012/04/20