ICCLren Internet bidezko ikastaroa, eraikinen ikuskatzaile teknikoentzat. Matrikula irekita dago urte osoan

Ikastaro honek eraikinen ikuskapen teknikoak egiteko behar den informazio guztia ematen du, horretarako prestatutako profesionalen eskutik.

Lanbide-jarduera eraikinen ikuskapenari buruzko txostenak egitera bideratu nahi duten eraikuntzako profesionalei zuzenduta dago, bai jarduera birbideratu nahi dutenei eta bai lanbide-ibilbidea hastera doazenei.

Ikastaroa Internetez soilik emango da Gaztela eta Leongo Eraikuntza Institutuko (ICCL) forma@con ikastaro-plataformaren bidez.

Matrikula egiteko, webgunera sartu behar duzu. “Formación” atalaren barruan, “Oferta de cursos del ICCL” atala dago.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: info@iccl.es edo joan ICCLren webgunera Kanpoko esteka.

Iraupena: 180 orduren baliokidea.

Ikastaroa egiteko jotzen den denbora: 4 hilabete.

Matrikularen zenbatekoa: 360 €.

Eraikinen ikuskapen teknikoak egiteko “INFORME ITE” programa informatikoa ere sartzen da, eta adibide praktiko gisa erabili beharko da ikastaroaren barruan.

ICCLk EITei buruzko beste ikastaro bat (Eraikinen Ikuskari Teknikoentzako ikastaro praktikoa Kanpoko esteka) egin zuen 2012an.

Azken eguneratzea: 2013/01/21