FIDIC kontratuak. Nazioarteko Eraikuntza Kontratuei buruzko 6. Mintegia. Madril, 2013ko apirilak 16

Nazioarteko azpiegitura-eskaintza berrietarako behar diren lege- eta kontratu-oinarriak ezagutzeko.

Gaur egun, nazioarteko eraikuntza-kontratu estandar erabilienak dira FIDIC kontratuak. Izan ere, nazioarteko eraikuntzan, halako kontratuen bidez bideratzen dira obra eta proiektu garrantzitsuenak.

Baina kontratuon oinarri juridikoa oso konplexua denez edukiari, egiturari eta formalizazioari dagokienez , oso ondo ezagutu behar dituzte nazioarteko ingeniaritzan eta eraikuntzan diharduten eragile guztiek.

Ikastaroak kontzeptuak eta zalantza-mota guztiak argitzeko behar den prestakuntza ematen du. Horretarako, sakon aztertuko dira bai kontratu-eredu guztien kondizioen edukia, bai kontratuon egituraren eta erabileraren berezitasunak eta alderdi konplexuenak.

Ikastaroa Cuatrecases, Gonçalves Pereira-k emango du, Madrilgo egoitzan.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, sartu IIR-ren helbide honetan Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2013/02/14