ICCLren eraikuntza jasangarriari buruzko on line ikastaroa

Gaztela Leongo Eraikuntzaren Institutuak (ICCL) eraikuntza jasangarriari buruzko ikastaro bat diseinatu du, eta bere trebakuntza-plataforman online eskaintzen du: Formac@n Kanpoko esteka. Haren ezaugarri nagusietako bat matrikulazio jarraitua da.

Ikastaroaren bitartez eraikinek ingurumenean eragiten dituzten kalteen gaineko jakintzaz hornitu nahi da ikaslea, eta eraikuntza-proiektu bat jasangarria izan dadin aintzat hartu beharreko aldagaien gaineko ikuspegia eman.

Hori dela eta, hainbat arlo aztertzen dira ikastaroan: eraikuntza jasangarriaren hastapenak, eraikinen eraginkortasun energetikoa, uraren kudeaketa, material eta baliabide naturalen hautaketa, hondakinen kudeaketa, barne-inguruaren kalitatea, eraikinak gaur egungo tresnen bidez ingurumenaren ikuspegitik ebaluatzea, eta eraikinen eta haien ereduen ingurumen-ziurtapenak. Amaitzeko, ariketa praktikoa egingo da.

Matrikulatzeko epea urte osoan dago irekita.

Informazio gehiago nahi izanez gero: info@iccl.es eta ICCL-ren webgunea Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/10/02