Arkitektura eta Plangintzan Energia Efizientzia eta Jasangarritasunaren Inguruko III. Europar Kongresua (2012ko uztailaren 2tik 4ra)

EHUko Arkitektura Sailak Kanpoko esteka, Calidad de Vida en Arquitectura Ikerketa Taldeak eta EHUko udako ikastaroek Kanpoko esteka antolatu dute Arkitektura eta Plangintzan Energia Efizientzia eta Jasangarritasunaren Inguruko III. Europar Kongresua Kanpoko esteka. Donostian egingo da, 2012ko uztailaren 2tik 4ra, gai nagusia “Jasangarritasuna eta krisia” dela.

Gai hauek landuko dira Kongresuan:

- Arkitektura jasangarria eta energia-eraginkortasuna
- Hiria eta hirigintza jasangarria
- Ebaluazioa, monitarizazioa eta kudeaketa, IKT teknologiekin

Jardunaldiak hauentzat dira: arkitektura- eta hirigintza-eremuetan energia-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruz kezka duten ikertzaile, graduatu, ingeniari, arkitekto, lizentziatu eta ikasleentzat. Jardunaldien helburua da hizlarien eta profil ezberdinetako parte-hartzaileen artean sortutako sinergiak aprobetxatzea, egungo arazoak sakon eta zehaztasunez aztertu eta haientzako erantzunak proposatzeko, esparru orokor integratu batetik abiatuta

Azken eguneratzea: 2012/01/25