Eraikuntzako jasangarritasunari buruzko normalizazio-jardunaldia, 2012-01-20

Jardunaldiaren helburua da azken hilabeteetan eraikuntzako jasangarritasuna (eraikuntzatzat hartzen dira eraikuntza eta obra zibila) erregulatzen duten arauetan lortu diren emaitzak erakustea, AEN/CTN 198 “Eraikuntzako jasangarritasuna” normalizazio-batzordeak (Espainian lan horietaz arduratzen den batzordea) garatuak, bai eta emaitza horien segimendua egitea eta CEN eta ISOren nazioarteko batzordeetako parte-hartze aktiboa aztertzea ere. 2011n egindako jarduerak eta garatze-bideko proiektuak (zenbait kasutan, amaitzear daudenak) aurkeztuko dira.

Interes bereziko jardunaldia da, beraz, eraikuntza-sektoreko eragile guztientzat, gaurkotasun handia baitu.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta Eduardo Torroja eraikuntza-zientzien institutuko Eduardo Torroja ikasgelan (ekitaldi-aretoa) egingo da. Serrano Galvache kalea, 4. 28033 Madril.

Jardunaldia doakoa da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Hemen dago Jardunaldiko programa Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/01/16