Jardunaldi teknikoa: Eraikinetan eta auzoetan energia-birgaikuntza sustatzeko estrategiak: kudeaketa- eta finantziazio-ereduak, Valentzian, 2012ko abenduaren 3an

Jardunaldiaren helburua da eraikuntzan energia-eraginkortasunak egun duen egoeraren berri ematea, eta, aldi berean, Valentziako Erkidegoak energia-politiketan zuzentze-neurriak hartuz gero izan dezakeen aurrezpen-potentziala aztertzea. Horretarako, beste herrialde batzuetan arrakastaz aplikatutako esperientziak erakutsiko dira, hainbat estrategia —ekonomikoak, sozialak nahiz administratiboak— jarri baitira abian auzoetan eta hirietan energia-eraginkortasuna sustatzeko.

Batez ere hauentzat da jardunaldia: administrazio, erakunde kudeatzaile, profesional, eraikuntza-enpresa eta sustatzaileentzat eta, oro har, eraikuntzako eragileentzat. Datorren abenduaren 3an egingo da jardunaldia, goizez, Turismo Zentroko (CdT) ekitaldi-aretoan, Valentziako Zumardiko pasealekuko 37an.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago, Valentziako Eraikuntza Institutuaren webgunean Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/12/19