Azpiegitura, ekipamendu eta zerbitzuen emakidei, lankidetza publiko-pribatuei eta kudeaketari buruzko Goi Mailako Ikastaroa. 2011ko maiatzetik 2011ko azarora

Structuralia-ren eta Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren artean egindako akordioaren ondorioz sortu da orain aurkezten den ikastaro hau. Akordio horren arabera, bi aldeek konpromisoa hartu dute Azpiegituren Kudeaketarekin eta Project Finance-rekin erlazionatutako ikastaroak on line garatu eta eskaintzeko.

Gaur egun mundu osoan bizi den krisialdi ekonomikoak eta finantzarioak agerian ipini du lankidetza publiko-pribatua izango dela etorkizuneko jarduera ekonomikoaren oinarrizko mugarrietako bat, azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak kudeatzeko orduan. Herri Administrazioen aurrekontuetan gero eta finantza-baliabide gutxiago eskainiko da eta, ondorioz, are gehiago indartuko dira, sektore pribatuko sustatzaile esperientziadunen laguntzarekin, defizit publikoa zergapetu gabe gizarte-ongizateari lagunduko dioten inbertsioak, eta horrela gertatuko da herrialde garatuetan zein garapen-bidean daudenetan.

Joan den mendearen amaieratik, garapen-bitarteko boteretsuenetako bat da azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak hornitzeko, finantzatzeko eta kudeatzeko sektore publikoaren eta enpresa pribatuen artean epe luzeko kontratuen bidez egiten den lankidetza. 

Baina, mota horretako kontratuen konplexutasuna kontuan hartuta, ezinbestekoa da kontratuak gauzatuko dituzten profesionalek kudeaketarekin lotutako ezagupen eta gaitasun berezi batzuk edukitzea. Ikastaro honekin, emakida-sistemako eragile guztien eta guztientzako ikuspegia ezagutzera emateaz gain, berariazko ezagupen teknikoak eta ekonomikoak eskaini nahi dira, hartara, profesional guztiak aurrean izango dituzten negozio-ingurune berrietara berehala egokitu ahal izateko.

Informazio gehiago, Structuralia-ren Kanpoko esteka web-orrian.

Azken eguneratzea: 2011/06/03