Otsailaren 17an argitara eman da Sestaoko udalerriko Vega Galindon, 52 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion hura atzera egin eta amaitutzat ematen duen Agindua.

Argitalpen-data: 

Otsailaren 17an argitara eman da EHAAn, Agindua, 2020ko urtarrilaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez atzera egin eta amaitutzat ematen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Aginduaren bidez hasitako Sestaoko udalerriko Vega Galindon 52 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura.

Esleipen prozeduran atzerapenak izan dira, izan ere eraikinean gabeziak agertu izan dira, esleipen prozedura hasi zenean egoera hau ezin izan zela aurreikusi. Hau guztia kontuan izanda, justifikatutzat ematen da prozedura hau atzera egin eta amaitutzat ematea; besteak beste, esleipen prozedura eguneratzeko.

Aginduan honako hau erabakitzen da:

  • Atzera egitea eta amaitutzat ematea esleipen prozedura, Sestaoko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza errenta-erregimenean emateko.
  • Balio gabe uztea Sestaon babes ofizialeko 52 etxebizitza esleitzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak (EB2-1438/13-LC-000).
  • Ahal bezain laister hasiera agindu berri bat argitaratzea, Vega Galindoko 52 etxebizitza horien esleipena arautzeko.

Dagokionean, baldintzak betetzen dituztenek gutun bat jasoko dute prozedura berri honetan parte hartu nahi izatekotan izena eman dezaten.

Informazio gehigarria www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.