Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), Babes Ofizialeko 32 Etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 32 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ADANIA RESIDENCIAL S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari. 

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2019ko ekainaren 24a eta 2019ko uztailaren 22a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak

2019ko uztailaren 31an web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan eta Arabako Zuzenean Zerbitzuko iragarki-taulan (Ramiro de Maeztu 10, behea – 01008 Vitoria-Gasteiz) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa - Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua - ADANIA RESIDENCIAL S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 32
  • Kokapena: OR4.3 eta OR5.7 S19 partzelak - ARETXABALETA
  • Etxebizitzen prezioa: 180.780€ eta 182.565€ bitartekoa (BEZik gabe)Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

ADANIA RESIDENCIAL S.L.
Amarica plaza 5, behea.
01005 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 143 308 – 638 295 036 – 689 483 388