Genero-indarkeria bizitzaren amaieran

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Genero-indarkeria bizitzaren amaieran

Matia Fundazioak, bizitzaren azken fasean dauden pertsonei arreta psikosoziala ematen dien fundazioak, programa bat argitaratzen du artatzen dituzten familietan eta pertsonetan gertatzen diren genero-indarkeriako egoerei aurre egiteko..

"Bizitzaren amaieran genero-indarkeria arintzeko programa" izeneko programa profesionalek laguntza ematen dieten familietan indarkeria- eta tratu txarreko testuinguruak detektatzean sortzen da, eta esku-hartzea nola bideratu eta egoera horien aurrean ohiko arreta psikosoziala nola egokitu planteatzen da..

Programak tratu txar fisiko eta/edo psikologikoko egoerak jasotzen ditu, bai eta terminalitate-egoeran dagoen pazientea erasotzailea eta haren emaztea eta zaintzaile nagusia biktima diren egoerak ere, edo alderantziz, hau da, egoera aringarrian dagoen pazientea biktima eta gizonezko zaintzailea erasotzailea izatea; kasu horietan, areagotu egiten da biktimaren kalteberetasuna eta haren babesa indartzeko beharra.

Hala ere, ohartarazten da, halaber, emakumeek beren bikotekideekiko indarkeria-egoerak edo indarkeria aita-ama-semeen arteko harremanetan edo alderantziz gertatzen den beste egoera batzuk beha daitezkeela.

Edonola ere, bizitzaren amaierari aurre egiten ari diren guneetan sortutako indarkeria egoerak esku-hartzeen konplexutasuna areagotzen du, eta horiei heldu behar dieten profesionalentzako prestakuntza espezifikoa eskatzen du. Programak adierazten duen bezala, lagundutako pazientea tratu txarren eragilea izan dela onartzeak inpaktu emozional handia eragin dezake artatzen duten pertsonen artean.

Horregatik, hain zuzen ere, gidaliburuak laguntza eman nahi die profesionalei, beren jarduerak etika profesionalera bideratzeko eta praxi ona bermatzeko.

Gidaliburua esku-hartze psikologikoko programa egituratu baten formatuan aurkezten da, zainketa aringarrietako ohiko arreta psikosozialerako saio gehigarriak barne hartzen dituena. Saio gehigarri hauek berariazko saioez osatua daude eta ondorengoak dira:  biktimari arreta emateko saioak, erasotzailearekin egiteko saioak, eta bientzako saio bateratuak. Programaren malgutasunari esker, gidan adierazten den bezala egin daiteke, edo, bestela, saio zehatz batzuk edo biktimari soilik zuzendutako saioak eginez, askotan programan parte hartzeko joera handiagoa izanik..

Era berean, ohiko arreta psikosoziala bezala, programak aukera ematen du zaintzak terminaltasun-fasean ematen diren testuinguru desberdinetan eskaintzeko, hau da, etxean, bizi den zentro sozio sanitarioan edo, ospitaleratzea behar izanez gero, ospitalean.

Ereduari dagokionez, esku-hartzea garatzeko funtsezko bi alderdi jasotzen ditu ereduak: arriskugarritasuna ebaluatzea eta segurtasun-plan bat prestatzea, inplikatutako pertsonen ongizatea uneoro ziurtatzeko, bereziki biktimak jasotzen baditu zainketa aringarriak, kalteberetasun handieneko egoeran dagoelako.

Arriskuaren ebaluazioa ezinbestekoa da harremanak aurrera jarraitzen duen kasuetan, eta horregatik da garrantzitsua ihesbide bat planifikatzea, indarkeria-arriskua handitu daitekeelako. Elementu horiek biktimari segurtasuna eta kontrol-sentsazioa ematen laguntzen diote, eta pazientearen bizitzaren azken etapako harreman kaltegarriak konpontzeko aukera ematen dute.

Programa aitzindari eta berritzaile hau aplikatzen duten profesionalen esperientzia oso positiboa da; izan ere, bizitzaren azken fasean segurtasuna emateaz gain, abusuak prebenitzen laguntzen du programak, eta dolua errazten du, familia-harremanek hobera egin baitezakete.

Matia Fundazioa, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, Donostian du egoitza eta gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta integrala emateko 'La Caixa' Gizarte Ekintzako programaren parte da. Esku hartzeko eremua Gipuzkoako Lurralde Historiko osoa hartzen du

Txosten osoa kontsultatu nahi izanez gero, sakatu hemen.