Argitalpen-data: 2016/09/12

Frankiziaren azoka Euskaldunan Jauregia

Lanbide.

  • Eguna:2016ko irailaren 15a
    Ordua:9:30etatik 18:00etara
    Tokia: Euskalduna Jauregia, Bilbo
  • Sarrera doan:  erregistratu hemen: http://www.frankinorte.com/register.php
  • Edizio berri honetan bisitariek hitzorduen agenda eskura dezakete, eta bertan izango diren enpresekin hitzorduak antolatu (http://frankinorte.com/); baina hori ez da nahitaezkoa

FRANKINORTE nazioko eta nazioarteko frankiziak zabaltzeko hitzordu bat da, erakusleiho komertzial bat, negozioa zabaldu nahi duten enpresentzat. Bestalde, autoenplegua edo inbertsioa aurreikusita duten pertsonentzat aukera bat da, frankiziak zuzenean ezagutu ahal izango dituzte eta.

Ekintzaile izan nahi duen orok dagoeneko badaki frankiziak beste sistema batzuek baino abantaila gehiago dituela negozio bat jarri nahi denean, hain zuzen: enpresa-formula hori duen norbere negozioa seguruagoa da, enpresa-arriskua murriztu egiten da, laguntza eta prestakuntza lortzen dira, know-how delakoa eskuratzen da, markaren irudia aprobetxatzen da, ….

Frankizien & Negozioen erakusketa, FrankiNorte, Bilbon egingo da, eta bertaratzeko aukera duzu.  2016ko irailaren 15ean benetako frankiziarekin duzu hitzordua Euskalduna Jauregian, bertan izango direlako dagoeneko eredu horrekin arrakasta izan duten gizonak eta emakumeak. Hainbat sektore egongo dira eta esperientzia ugari azalduko dira. 

Frankinortek Bilbo aukeratu du Europako estandarretatik hurbilago dauden datu ekonomikoak dituen eremu geografikoaren erdigunea delako.

Erakusketaren edizio berri hau egun bakarrean egingo da eta doakoa izango da; beraz, ez da egonaldi-gasturik egongo, eta giza-taldearen agerpena egokitu ahal izango da.

Benetako istorioak ezagutu ahal izango dituzu. Baina, horrez gain, Franquicia Emprende Foroa izenekoa ere egongo da FrankiNorten; bertan, administrazioko eta aholkularitza-enpresa handietako adituek aholkuak emango dizkizute eta zure zalantzak argituko dituzte.  Eta dena doan, inolako kosturik gabe. Negozioa ona bada, zuk zeuk erabakiko duzu.

Aurten honako hauek egongo dira erakusketan:

-          alde batean Frankiziak & Beste Negozio-aukera Batzuk

-          beste batean  aholkularitza-enpresak: Zure negozioaren frankizia egingo dugu, aholkularitza-enpresa nagusiekin batera, hala nola: BeFranquicia.

Bertan izango dira, adibidez:

-          London Café: garagardotegi tematiko ingelesa.

-          Maxi Diez: Prezio bakarreko frankizia (10€); gizon nahiz emakumeentzako arropak eta osagarriak saltzen ditu.

-          Eta beste asko: No+Vello (estetika), Alfi. B (paper-denda), Campus Dental (hortz klinika), La Baratienda (on line erosketak), De Buena Tinta (kartutxoen eta tonerren espezialistak), Parking para niñ@s (haurren aisiarako zentroa), Jeaunesse Gobal (osasuna eta nutrizioa), Grupo De Euroycia (frankizietan adituak), Space Feng Shui (edertasuna eta osasuna), Cay Ville (moda), Amicus (haurren aisia), Craftcake (gozogintza sortzailea), De cosas Hogar (apainketa) eta Moda, Dt Detalles (opariak), Dulzia (gozoak), Sqrups (produktu anitzeko denda), Tea Corner (tearen espezialistak), Tecnyshop (telefonia) edo Mobilfree (telefonia). Gainera, Frantziako bereizgarria den TBS France-k (ur zapatak) eta beste batzuek bertan izango direla baieztatu dute.

Frankinorten FrankiForum espazioa egongo da, sektoreko berrikuntzak zuzenean ezagutu ahal izateko. FrankiForumera ere doan sar daiteke, baina lehenbizi izena eman behar da hemen:  http://frankinorte.com/actividades.php. Sektoreko adituek parte hartuko dute FrankiForumen

Erakundeek, elkargo profesionalek eta entitate interesgarriek babesten dute FrankiNorteren apustu hau, besteak beste iparraldeko erakunde hauek: Eusko Jaurlaritzak, Bilbao Ekintzak, Frantziako Ganberak, Frantziako Frankizien Federazioak.