Elgoibarren, babes ofizialeko 47 etxebizitza sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Elgoibarko udalerrian babes ofizialeko 47 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Sukia Eraikuntzak SL sustatzaileak. 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenetan parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko die sustatzaileei. 

Hori dela eta, Etxebiden Eibarko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2019ko maiatzaren 27a eta 2019ko ekainaren 24a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak. 

2019ko uztailaren 4an webgune honetan, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko iragarki-taulan (Andia 13 behea, PK 20004 - Donostia) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo dituzten zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Sukia Eraikuntzak SA
  • Etxebizitza kopurua: 47 (garaje eta trasteleku barne)
  • Kokapena: R1 Sector 8.D partzela – Zabalpena
  • Etxebizitzen salneurriak: 122.462,63€ eta 169.742,90€ bitartekoak

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduretan parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean. 

 

Informazio gehiago eskuratzeko:

SUKIA ERAIKUNTZAK SA
Lugaritz Pasealekua 21
20018 Donostia
Tfnoa: 943 316 868