Vitoria-Gasteizen (Salburua), Babes Ofizialeko 19 Etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 19 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ÁLAVA INICIATIVAS INMOBILIARIAS sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenetan parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko die sustatzaileei. 

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2020ko uztailaren 23a eta 2020ko abuztuaren 21a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2020ko abuztuaren 27an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – ÁLAVA INICIATIVAS INMOBILIARIAS
  • Etxebizitza kopurua: 19
  • Kokapena: Toni Morrison 20 - SALBURUA
  • Etxebizitzen salneurriak: 125.188,03€ eta 179.592,32€ bitartekoa (BEZik gabe)

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

Liben, Confort Homes
Alaba Jeneralaren kalea 2
01005  Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 943 316 868
Posta elektronikoa:info@liben.es