AEMI konferentzia Euskadin ospatuko da 2021ean

AEMI
  1. urteko azken txanpa hartzear gaudela, baikortasun berriarekin eta aurtengoak baino itxaropen hobeekin hasi nahi genuke 2021. urtea.

Zehaztu zenez, AEMIren aurtengo bilkura irailean egingo zen, Omagh-eko (Ipar Irlanda) Mellon Centre for Migration Studies izenekoan. Tamalez, COVID-19ak eragindako egoera globala dela eta, bilkura bertan behera utzi behar zela pentsatu dugu, gure atsekaberik handienarekin.

Egoeraren ezinbestekotasuna eta COVID-19ak ekarritako inguruabar bereziak (bidaiatzeko mugak, kutsatzeko arriskua eta abar) direla eta, urte honetarako planifikatuta zegoen zuzendaritza-batzorde berriaren aukeraketa atzeratu egin da. Egungo batzordearen agintaldia urtebetez luzatzea erabaki da, AEMIren hurrengo bilkura eta batzar orokorra egin arte.

Aurtengo bilkura bertan behera geratu denez gero, ezin izan da egin 2021eko bilkuraren anfitrioia erabakitzeko bozketa arrunta. Batzordeak 2018an Gdynian egindako bilkuraren aktak berrikusi ditu; bilkura hartan, euskal ordezkaritza hautagai posible gisa aurkeztu zen. Handik urtebetera, batzar orokorrak aukera hori kontuan hartzeko interesa adierazi zuen.  

Hori dela eta, atsegin handiz jakinarazi nahi dugu Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Donostian antolatuko duela AEMIren datorren urteko bilkura.  

Horrek esan nahi du, halaber, batzorde berria hemendik urtebetera aukeratuko dela, Donostian egingo den batzar orokorrean, 2021eko bilkura Euskadin egin ondoren.

Beti bezala, bilkura udazkenean egingo da. Behin-behineko datak irailaren 29tik urriaren 3ra izango dira. Datu hori, nolanahi ere, aurrerago berretsiko da. 2021eko bilkurari buruzko informazio gehiago (hala nola txostenak bidaltzeko epea noiz zabalduko den) urte honen amaieran emango da argitara, AEMIren buletin digitalaren eta AEMIren webgunearen (www.aemi.eu.) bidez.

Lanak aurrera jarraitzen du, baita gure etxeko segurtasunean egiten bada ere. Aurrez aurre egoteko atseginik gabe, pazientziari heltzen diogu eta harremanetan egoteko beste modu batzuk ikertzen ditugu, hala nola online soluzioak (Zoom, buletin digitalak eta webguneak). Baina, jakina, garai arraroak eta zailak dira.

Horregatik gaude hain pozik Euskadin egingo den 2021eko Bilkuraren ikuspegia izatearekin!

Europako Migrazio Erakundeen Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen izenean

Cathrine Kyø Hermansen, presidentea