COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko urriak 28

Atzo, 15.509 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.164 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 143 Araban, 500 Bizkaian, 511 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urriaren 19tik 25era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 45 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina gaur argitaratuko da 16:30etan, eta prentsaurrekoan aztertuko du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/28_octubre_Boletin.pdf

  

 Gasteizen, 2020ko urriaren 28a