COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko urriak 21

Atzo, 10.817 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 819 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 85 Araban, 342 Bizkaian, 377 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 59 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urriaren 12tik 18ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 44 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina gaur argitaratuko da 16:30etan, eta prentsaurrekoan aztertuko du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/21_octubre_Boletin.pdf

 

Gasteizen, 2020ko urriaren 21a