COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko urriak 14

Atzo, 7.466 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 410 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 39 Araban, 179 Bizkaian, 186 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urriaren 5etik 11ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 34 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina bihar argitaratuko da 16:30etan, eta prentsaurrekoan aztertuko du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/14_octubre_Boletin.pdf

 

 

Gasteizen, 2020ko urriaren 14a