Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu du

2020.eko urriak 13

Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako programaren koordinatzaileak prentsaurrekoan aztertu du Euskadiko egoera epidemiologikoa. Azpimarratu duenez, datu epidemiologikoek goranzko joera erakusten dute, baina ospitaleetako egoerak egonkor jarraitzen du, 52 pertsona baitaude ZIUetan.

Gainera, Azkoitian eta Sansomendin egindako baheketen emaitzak jakinarazi ditu Garitanok.

Azkoitian, gaur 14:00ak arte, 3.069 emaitza daude, hauetatik 35 positiboak. Sansomendin, berriz, 1.846 emaitza jakin dira, 18 positibo hauen artean. Sansomendiko osasun-eremuko bizilagunak ostiralera arte joan daitezke Lakuako gizarte-etxean PCR proba bat egitera.

Bestalde, ostegunetik aurrera Azpeitian baheketa selektiboa egingo dutela iragarri du, zehazki, 17 eta 40 urte bitarteko biztanleen artean.