Ohar informatiboa: Sansomendi -Gasteiz

2020.eko urriak 11

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen dio.

 

ZEINEK?

Vitoria-Gasteizko Sansomendi osasun-eremuko herritarrak, 17 eta 60 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Herritarrengana gehiago hurbiltzeko eta erraztasun gehiago emateko, Osakidetzak Sansomendin jarriko du PCRak egiteko lekua, bihar, urriaren 12tik (astelehena), urriaren 16ra arte (ostirala).

 

ALDEZ AURREKO HITZORDURIK GABE JOAN, ordutegi honetan:

- Astelehena, 12: 08:30 - 14:30 | 15:30 - 21:00.

- Hilaren 13tik (asteartea) hilaren 16ra (ostirala): 15:30 - 21:00.

 

Lekua: Lakua Gizarte Etxean (Etxanobetarren Zidorra, 2).

 

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

 

OHARRA: Laginak hartzen diharduten Osakidetzako profesionalek ez dute adierazpenik egingo hedabideetan.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 11