Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
2020.eko irailak 18
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covi-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2020ko irailaren 18ko 12:00ak arte.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
- Orotara 172 ikasgela daude itxita, 111 ikastetxetan.
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,98 da.