Ohar informatiboa

2020.eko irailak 01

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

 

NORK? Abuztuaren 21tik 26ra bitartean Mungiako Goieta tabernan (Aritz Bidea, 2) egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE? Bere osasun-zentroarekin telefonoz harremanetan jarri edo Osasun Kontseilura deitu, 900 20 30 50 telefono-zenbakira, hitzordua eskatzeko PCR bat egiteko.

 

Probak bihartik aurrera egiten hasiko dira, 10etatik aurrera, Urdulizko Ospitalean. Emaitzak guztiak SMS bidez igorriko dira.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten dizkiete ezagunak diren prebentzio-neurriak, eta eskatzen diete, COVIDarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), beren etxeetan bakartu daitezela eta beren osasun-zentrora deitu dezatela. Era berean, sintomarik ez badute baina PCR probaren emaitzen zain badaude, ETXEAN BAKARTU BEHAR DUTE. Halaber, lasaitasuna helarazi nahi dute, eta horrelako neurriak prebentziokoak baino ez direla azpimarratzen dute. Neurri horiek helburu dute balizko transmisio bat lehenbailehen detektatzea eta kutsatze gehiago saihestea.

 

OHARRA: Laginak hartzen diharduten Osakidetzako profesionalek ez dute adierazpenik egingo hedabideetan.