COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

2020.eko abuztuak 14

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

 

Atzo, 6.617 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 510 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 112 Araban, 292 Bizkaian, 92 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 13 pertsona ZIUn daude.

 

BAHEKETEN EMAITZAK

 

Urdulizko Ospitalean 400 PCR proba egin zituzten atzo, Algortako (Bizkaia) Bikain tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketa dela eta. Gaur, 620 pertsonak hitzordua daukate proba egiteko.

Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec tabernen fokuei dagokienez, 133 eta 152 PCR proba egin dira orain arte, hurrenez hurren.

 

Egoera epidemiologikoa:

 

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/14_agosto_Boletin.pdf