Informazio-oharra

2020.eko abuztuak 07

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

 

NORTZUK? Galdakaoko Muguru tabernan (Ganekogorta 20) uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE? 946007400 telefonora deitu PCR egiteko hitzordua eskatzeko. Probak Galdakaoko anbulatorioko moduluetan egingo dira, larunbatean eta igandean, 10:00etatik 17:00etara.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko. Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

OHARRA: Laginak hartzen egongo diren Osakidetzako profesionalek ez dituzte adierazpenik egingo komunikabideei.