Informazio-oharra

2020.eko abuztuak 06

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

 

 

NORK? Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean Agurain/Salvatierrako Kokolo tabernan (Zapatari kalea) egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE? Bere osasun zentrora telefonoz deitu PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak gaur hasiko dira egiten 13.00etatik aurrera:

 

-Agurain/Salvatierrako Osasun Zentroan.

-Gasteizko Osasun-Zentro Zonifikatuak: Lakuabizkarra eta Zabalgana.

- AUOko kanpo-kontsultak, Vitoria-Gasteizen.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

OHARRA: Bihar laginak hartzen egongo diren Osakidetzako profesionalek ez dituzte adierazpenik egingo komunikabideei.