COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

2020.eko abuztuak 06

Atzo, 5.617 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 338 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 44 Araban, 233 Bizkaian, 57 en Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 8 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 5 pertsona ZIUn daude.

BAHEKETEN EMAITZAK


Urdulizko Ospitalean, orain arte 523 PCR proba burutu dira Erandio Goikoa Batzokiko garagardotegiko bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Horietatik, 4 positibo izan dira. Gaur, 257 pertsonari egingo zaie proba.

Basurtuko Ospitalean orain arte 154 PCR egin dira zuzenean Erandio Goikoako garagardotegiaren fokuarekin lotuta, positibo bakar batekin. Eta 111 PCR proba Fever diskotekaren fokuaren inguruan, 18 positiborekin. Gaur, fokuokin lotutako hamar bat laguni egingo zaie proba.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/06_agosto_Boletin.pdf