Informazio-oharra

2020.eko abuztuak 03

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

NORK? Uztailaren 24tik 26ra bitartean Bilboko Fever diskotekan (Tellería 27) egon diren pertsonak.

ZER EGIN BEHAR DUTE? Bere osasun zentrora telefonoz deitu PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak bihar hasiko dira egiten, Basurtuko Ospitaleko karpan, 8.30etatik aurrera.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

OHARRA: Bihar laginak hartzen egongo diren Osakidetzako profesionalek ez dituzte adierazpenik egingo komunikabideei.