Ohar informatiboa

2020.eko uztailak 30

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

 

NORK? Uztailaren 18an Bilboko Back Stage diskotekan (Uribitarte Pasealekua 8) egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE? Bihar, 8.00etatik aurrera, 946006666 telefonora zenbakira deitu, PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak bihar 10:00etan hasiko dira egiten, Basurtuko Ospitaleko karpan (taxi geltokiaren ondoan)

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

OHARRA: Bihar laginak hartzen egongo diren Osakidetzako profesionalek ez dituzte adierazpenik egingo komunikabideei.