COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko uztailak 26

Atzo, 4.323 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 166 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 12 Araban, 107 Bizkaian, 46 Gipuzkoan, eta kasu bat Euskaditik kanpo bizi den pertsona batean.

Osasun Sailak babes-neurriak hartzearen beharra azpimarratzen du, hala nola maskara erabiltzea, eta eskuak garbitzea. Gainera, herritarrei gogorarazi die transmisio-arriskuko egoerak saihestu behar dituela, hala nola bilerak, ospakizunak, taldeak eta, oro har, 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa den edozein egoera.


Era berean, gogorarazi du kutsatua egonez gero isolamendu-neurriak behar bezala bete behar direla. Eta COVIDarekin lotutako sintomak izanez gero -eztula, eztarriko mina, sukarra, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea-, etxean egon behar garela eta telefonoz    harremanetan jarri osasun-zentroarekin.

 

OHARRA: Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea bihar astelehenean eguneratuko dira.