Ohar informatiboa

2020.eko uztailak 03

Osakidetzaren iritziz, positiboa da COVID 19aren krisialdian bere langileak babesteari buruzko EAEANren epaia; izan ere, EAEANren lan-arloko Salak COVID 19aren pandemian laneko arriskuak prebenitzeko eremuan sindikatu demandatzaileek eginiko eskari ia guztiak ezetsi ditu.

Norbera babesteko ekipamenduen edo NBEen horniduraren inguruko estimazio partziala dela eta, Auzitegiak gertakaria aldizkakotzat eta denboran mugatutzat jotzen du, eta baieztatu egin du Osakidetzak krisialdian bere profesionalak babesteko materialaren inguruan egin duen hornidura ezin dela gutxiegitzat jo, ez eta zuzenbidearen aurkakotzat ere, eta, hala, ukatu egin du sindikatu demandatzaileek defendatzen zuten kalte-ordaina ordaintzeko Osakidetzari ezarritako kondena, eta honako honetara mugatu da: “bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzea”. Alegia, orain egiten ari dena, laneko arriskuak prebenitzeko neurriei zorrotz erreparatuz.

Epaiak aitortzen du 2020ko urtarrilean, ordurako, Euskadin lehen kasua agertu aurretik, Osakidetzan hasi zirela prebentzio- eta epidemiologia-jarduketak, eta, martxotik, sindikatuei pandemiaren bilakaerari, profesionalen arteko kutsadurei eta NBEen hornidurari buruzko informazioa eman zitzaiela, eta prestakuntza trinkoa eman zitzaiela bertako profesionalei Covid-aren ondoriozko arriskuen inguruan. Gainera nabarmentzen du plantillaren % 75,1i PCR probak eta % 87,3ri test serologikoak egin zaizkiela, bai eta Osakidetzako plantillan Covid positiboen ehunekoa % 6koa izan dela ere –ehuneko hori euskal herritarren batez bestekoaren antzekoa da, zeina % 5ekoa baita–.

 Osakidetzak, azkenik, berretsi egin du bere langileen prebentziorako eta babeserako etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa; hura izan da eta da bere lehentasunetako bat.