COVID-19ari buruzko datu eguneratuak Euskadin

2020.eko uztailak 02

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.183 proba egin ziren guztira (3.580 PCR eta 603 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 6 dira, Lurraldeka, 1 Araban, 4 Bizkaian, eta 1 Gipuzkoan.

Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 50 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 29 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 3 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo 3 hildako gehiago egon ziren. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.  

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/02_julio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/02_julio_Datos_Asistenciales.pdf