COVID-19ari buruzko datu eguneratuak Euskadin

2020.eko uztailak 01

EGINDAKO PROBAK

Atzo 3.603 proba egin ziren guztira (3.133 PCR eta 470 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 15 dira, Lurraldeka, 5 Araban, 5 Bizkaian, eta 5 Gipuzkoan.

Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 34 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 28 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 10 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo 2 hildako gehiago egon ziren. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.  

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/01_julio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/01_julio_Datos_Asistenciales.pdf