COVID-19ari buruzko datu eguneratuak

2020.eko ekainak 23

EGINDAKO PROBAK

 

Atzo 3.329 proba egin ziren guztira (2.899 PCR eta 430 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 8 dira, Lurraldeka, 1 Araban, 3 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 54 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 24 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; bestalde, 2 pertsonak jaso zuten ospitale-alta.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo hildako bat gehiago egon zen. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie. Beraz, ez dute zertan izan zuzenean COVID bidez hil diren pertsonak.

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 10 pertsona daude ZIUn, bezperan bezala. 

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/23_junio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/23_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 23a