COVID-19ari buruzko datu eguneratuak

2020.eko ekainak 19

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 3.198 proba egin ziren guztira (2.763 PCR eta 435 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 14 dira, Lurraldeka, 2 Araban,11 Bizkaian eta 1
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 57 dira. Proba horrek hartutako inmunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 28 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 8 pertsonak jaso zuten ospitale-alta. Beraz, ez dute zertan izan zuzenean COVID bidez hil diren pertsonak.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.603 hildako izan dira guztira (atzo, bat). Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie. Beraz, ez dute zertan izan zuzenean COVID bidez hil diren pertsonak.

 

Horrez gain, COVIDa izan duten edo daukaten 11 pertsona daude ZIUn, atzo baino bat gutxiago.

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/19_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/19_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Gasteiz, 2020ko ekainaren 19a