COVID-19ari buruzko datu eguneratuak

2020.eko ekainak 18

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.377 proba egin ziren guztira (3.971 PCR eta 406 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 10 dira, Lurraldeka, 2 Araban, 7 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 51 dira. Proba horrek hartutako inmunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 39 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 10 pertsonak jaso zuten ospitale-alta. Beraz, ez dute zertan izan zuzenean COVID bidez hil diren pertsonak.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.602 hildako izan dira guztira (atzo, bat). Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.

Horrez gain, COVIDa izan duten edo daukaten 12 pertsona daude ZIUn, atzo baino bat gutxiago.

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/18_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/18_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a