COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko ekainak 09

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 2.984 proba egin ziren guztira (2.272 PCR eta 712 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 16 izan dira: 5 kasu Araban, 10 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 48 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.577 pertsona hil dira guztira; atzoko egunean 3  hildako gehiago zenbatu ziren. Gainera, 18 pertsona ZIUn daude.

 

OSPITALE-FOKUEN EGOERA

Araba – Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxun), gaur egun, kontaktu estu, paziente eta profesionalei 102 PCR egin dira guztira. Emaitza, guztira, 4 positibokoa da: (2 paziente, profesional 1 eta bisita 1). Ez da positibo gehiagorik izan. Gainerakoak negatiboak izan dira.

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da:

Bi positibo detektatu ondoren, guztira 230 PCR egin zaizkie kontaktu estuei. Emaitzen arabera, positiboen kopurua 20 izan da (9 profesional eta 11 paziente) eta gainerakoak negatiboak izan dira.

Positibo guztiak isolamenduan daude. Gainerakoei PCR proba errepikatuko zaie datozen egunetan, osasun-egoera egiaztatzeko.

 

Informazio gehiago

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/9_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/9_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 9a