COVID-19en datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko ekainak 04

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 3.695 proba egin ziren guztira (2.763 PCR eta 932 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 5 izan dira: 3 kasu Araban eta 2 Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 45 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.561 pertsona hil dira guztira, eta atzo 8 hildako berri erregistratu ziren. Gainera, 22 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino bi pertsona gutxiago.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/4_junio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/4_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

OHAR ARGIGARRIA: Osasun Sailak jakinarazi nahi du buletin asistentziala, ospitaleratzeen erregistroak jasotzen dituena, aurrerantzean astelehenetik ostiralera argitaratuko dela, gaur egun koronabirusarekin lotutako ospitale-presioa txikiagoa baita. Edonola ere, gogorarazi nahi dugu COVID duten pazienteen ZIUko okupazioaren datua, aurreko eguneko datuaren aldean okupazioak izan duen aldaketari buruzko datua eta solairuko ospitaleratze berrien datua buletin epidemiologikoan ikus daitezkeela; buletina egunero argitaratzen da.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 4a