COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 18

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 1.941 proba egin ziren guztira (1.621 PCR eta 320 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 8 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 2 kasu berri Araban eta 6 Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 12 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.467 pertsona hil dira guztira; atzo 1 gehiago. Gainera, 48 pertsona ZIUn daude, aurreko eguneko kopuru bera.

 

Informazio gehiago:

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/18_mayo_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/18_mayo_Datos_Asistenciales.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 18a