COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 14

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 147.283 PCR eta 86.440 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 7.441 proba egin ziren.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 18.316 da.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 38 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 5 positibo dira Araban, 30 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 180 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.454 heriotza izan dira orotara, horietatik 12 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 415 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 5 pertsona gutxiago), horietatik 360 solairuko geletan eta 55 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 14

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

106

356

4.868

BIZKAIA

243

815

10.332

GIPUZKOA

66

283

3.116

EUSKADI GUZTIRA

415

1.454

18.316

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/13_mayo_Boletin.pdf

 

OHARRA

Osasun Ministerioak eskatutako irizpide-aldaketei erantzunez, eguneroko Datu Buletinean bezperako 24: 00ak arte eguneratutako datuak jasoko dira, eta ez 20: 00ak arte, orain arte egin den bezala. Aldaketa horri esker, egun osoko datuak eman ahal izango dira eta, beraz, pandemiaren eguneroko argazkia zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izango da.

Gainera, epidemiaren joerak positiboa izaten jarraitzen duenez, emandako datuak egoerara egokitzen jarraituko dute. Beraz, datozen egunetan buletinean aldaketak egin ahal izango dira, eta behar bezala emango da aldaketa horien berri.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 14a