COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 13

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 140.665 PCR eta 83.415 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 8.837 proba egin ziren.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 18.095 da, eta horietatik %82,8 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 38 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 4 positibo dira Araban, 30 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 302 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.442 heriotza izan dira orotara, horietatik 13 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 420 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 15 pertsona gutxiago), horietatik 360 solairuko geletan eta 60 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 13

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

85

355

4.766

BIZKAIA

263

806

10.218

GIPUZKOA

72

281

3.111

EUSKADI GUZTIRA

420

1.442

18.095

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/12_mayo_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 13a