COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 12

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 136.274 PCR eta 78.969 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 4.500 proba egin ziren.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.840 da, eta horietatik %83,6 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 11 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 3 positibo dira Araban, 7 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 158 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.429 heriotza izan dira orotara, horietatik 6 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 435 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 3 pertsona gutxiago), horietatik 364 solairuko geletan eta 71 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 12

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

87

354

4.710

BIZKAIA

274

797

10.119

GIPUZKOA

74

278

3.011

EUSKADI GUZTIRA

435

1.429

17.840

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/11_mayo_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 12a