Zaldibarko zabortegian (verter recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua

2020.eko maiatzak 05

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/05/05ean

Hau izan da maiatzaren 5eko lan-plangintza, aipatzen diren ordutegietan:

  • BILAKETA-OPERATIBOKO INDUSKETA-LANAK - ORDUTEGIA: 8:30 - 19:00
    • 1.1. eremuan: 2 ERRETRO (horietako bat bilaketarako arrasteluarekin, bestea kargatzen) + 2 lagarto.
    • 4. eremuan: ERRETRO BAT arrasteluarekin.
  • LUR-KENKETA D2 LERRADURAN - ORDUTEGIA: 8:30 - 19:00
    • 2 ERRETRO: 1 kargatzen + 1 zulatzen (lanaldi erdia D2 lerradura zulatzen + beste erdia Z6 pista zulatzen).
    • 4 lagarto, 6. gunera materiala eramaten.
  • GUNEKO LANAK- ORDUTEGIA: 8:30 - 19:00
    • Bulldozer bat ezpondarako materiala bultzatuz (egunaren zati bat beso luzeko erretrodun bonbak ateraz)
  • ZABOR-PILAKETARAKO I GELAXKA EGOKITZEA - ORDUTEGIA: 8:30 - 19:00 " Gelaxkako plataformaren altzoa konformatzen, 2 ERRETRO.
    • MINI bat B4ko pilaketan harrobiko materiala dumper-etara kargatzen, gelaxkako ontziaren hondoa egokitzeko.
    • 250 DIAMETROKO HODI-TRAMOAK LIXIBIATUENTZAT: 1-L13 GELAXKAN -

ORDUTEGIA: 8:30 - 19:00

  • ERRETRO 1 B4 eremuan + iturgintzako ekipoa.
  • KAJEOA ETA AZPIEGURA-BILAKETA B2 EREMUAN - Ordutegia: 8:30 - 19:00 " ERRETRO 1 materiala kargatzen " lagarto 1 + 3 ardatzeko kamioia.

 

Bihar, maiatzak 6, hiru hilabete beteko dira Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán desagertu zirela, Zaldibarko Verter Recycling 2002 zabortegia lerratu zela. Bilaketaoperatiboak aurrera jarraitzen du, zabortegia bera egonkortzeko eta finkatzeko obra zibilarekin batera, hau baita bilabeta bera aurreratu eta garatu ahal izateko ezinbesteko baldintza. 

Honekin batera doazen argazki eta bideoetan, proiektuak jarduketa-eremu guztietan izan duen aurrerapena ikus daiteke, haustura gertatu zen goiko ezpondatik hasi eta hondakinak biltzeko egokitu den gelaxkaraino. Gelaxka hori [D2] lerraduraren albo batera dago kokatua, eta B4 bilaketa-gune horretan hondakinak erauzteko eta bahetzeko lanekin jarraitzen dute. 

Maiatzaren 4ko irudia. Bertan, bilaketa-operatiboaren eta obra zibilaren garapena ikus daiteke. B1 eta B4, gaur  bertan landu dituzten bilaketa-eremuen deiturak dira.

 

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 2020/05/04

URAREN AZTERKETEN EMAITZAK,  ZALDIBAR INGURUAN

 

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan: 

https://cutt.ly/fyez823

EGURALDIAREN AURREIKUSPENA OSTIRALERA ARTE 2020/05/08