Ireki da osasun langileei zuzendutako larrialdi humanitarioetan espezializatuta dagoen talde baten parte izateko deialdia

Miguel_LIzana_Aecid_Virginia_Villaverde_osakidetza.jpg

2019.eko abenduak 03

 

Nazioarteko Garapenerako Lankidetzaren Espainiar Agentziak (AECID) START (Erantzun Humanitario Teknikoko Espainiar Taldea, ingeleseko siglengatik) ekimenean izena emateko epea ireki berri du eta abenduaren 27ra arte egongo da. Euskadin Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA) da Osakidetzako langileen partaidetza sustatzen duena.

Programari esker, herrialde pobretuetan gertatutako hondamendi naturalak direla-eta larrialdi humanitarioko egoerei aurre egiteko prestatuak eta trebatuak dauden osasun arloko profesionalak bidaltzen dira 72 ordu baino gutxiagotan.

START programa izendapen finko edo aldi baterakoarekin lan egiten dagoen langileei edota Osasun Sistema Nazionalarekin lan harremana daukatenei zuzenduta dago, Euskadiren kasuan, Osakidetzarekin;  gainera, baldintza batzuk bete behar dituzte.

Aukeratutako pertsonak bere laguntza behar duten larrialdi humanitarioetan arituko den talde baten parte izango dira. Nazioarteko ekintza bakoitza gehienez 15 egun izaten dira.

Eskaera eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan edo itunpeko tokiko beste administrazioetako erregistroetan eman daiteke, baita posta egiaztatuaren bidez ere bidali daiteke.

Interesa duten pertsonek AECID-en webgunean START programako atalean start@aecid.es idatziz edota GLEAren www.elankidetza.euskadi.eus webgunean informatu daitezke.

 

Euskadiko osasun-langileak Mozambiken

Martxoaren 14an Idai zikloiak Afrikako hego-ekialdeko hiru herrialdeetako  (Mozambike, Zinbawue eta Malawi) zenbait zonalde suntsituz jo zuen. Mozambiken, zikloiak eragin gehien izan zuen herrialdea izan zen. START ospitalean 2.275 pertsona atenditu ziren, horietatik 87k kirurgia behar izan zuten eta 36 haur jaio ziren.

Euskaditik partaide izan ziren Osakidetzako kirurgialari bat eta ospitalizazio erizain bat. Gainera, Zaporeak, gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten euskal elkarteko 6 kide ere sukaldari aritu ziren Start ospitalean bi txandetan.

Virginia Villaverde Aguirre Osakidetzan lan egiten duen erizaina da eta Mozambiken egon zen START taldeko ospitalizazio arloko arduradun moduan. Villaverdek bere esperientzia kontatu du elkarrizketa batean eta positibotzat jo du, “ ez bakarrik lanbide esparruan nire egunerokotasunean egiten ez ditudan lanak bete ditudalako, edota profesional apartekin lan egiteko aukera pribilegiatua izan dudalako, baizik eta, taldea osatzen dugun pertsonen kalitatea ezin hobea delako”.

Irakur ezazu Elkarrizketa osorik esteka honetan