Sefanitron, Barakaldon, Babes Ofizialeko 144 Etxebizitzako sustapenean (EB2-0824/19-LE-000) parte hartzeko jasotako eskaeren zerrenda

Argitalpen-data: 

BARAKALDON, ARAUBIDE OROKORREKO BABES OFIZIALEKO 144 ETXEBIZITZAK, EB2-0824/19- LE-000 ESPEDIENTEA DUENA. (EROSKETA)

RESIDENCIAL HENAO SL sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda, dagozkion argibideekin.

Baztertutako pertsonek uste badute kasu bakoitzerako ezarri den bazterketarako arrazoia ez dela egiazkoa, ekainaren 17ra arte (hori barne) epea daukate erreklamazioa aurkezteko Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan.

Halaber, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, aipatutako epe berean, zozketan parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartu ez baztertuen zerrendan agertzen ez direnek.

Ekainaren 24an argitaratuko dira www.etxebide.euskadi.eus webgunean, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan  eta  Bizkaiko Zuzeneaneko iragarki-taulan (Gran Via 85, behea – 48011  Bilbao) behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak, sustatzaileari bidaliko zaizkionak.

Erreklamazio epea: 2019ko ekainaren 13tik 17ra bitartean, biak barne.

Aurkezteko tokia: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Gran Via 85, behea – 48011 Bilbao.

Informazio hau ikusteko: