Geodibertsitateari buruzko araudia
Nazioarteko araudia
Munduko kultur- eta natura-ondarea babesteko Konbentzioa. (Paris, 1972)
Europako araudia
Rec(2004)3 Gomendioa geologia ondarea eta geologia interes bereziko guneak kontserbatzeari buruzkoa dena. Europar Batsauneko Kontseilua.
Estatuko araudia
45/2007 Legea, landa ingurunearen garapen jasangarriari buruzkoa.
Legeak proposatzen du, alde batetik, baserri inguruko baliabide geologikoak erabiltzeko eta horiek garapen jasangarrirako erabiliak izan daitezela; eta, beste aldetik, ingurumen plangintzako lanetan geologia-, meatze- eta biologia-ondarea ezagutzeko, bebesteko eta modu jasangarrian erabiltzeko ekimenak gauzatzeko zientzia-, kultura- eta turismo-baliabideak modura.
5/2007 Legea, apirilaren 3koa, Parke Nazionalen Sareari buruzkoa.
Legeak definitzen duenez, Parke Nazionalak dira, besteak beste, ekologia- eta kultura-balio handidun natura guneak, giza ustiaketak eta jarduerak gutxi erasandakoak, zeintzuek, [...] geologia eta geomorfologia-formazioak direla eta, ekologia-, estetika-, kultura-, hezkuntza- eta zientzia-balioak dituzten eta, hori dela eta, kontserbazioak arreta berezia merezi duen eta Estatuko interes orokorrekoa izendatzen den.
16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Historia Ondareari buruzkoa.
Estatuko ondare paleontologikoaren babesa ondare historiko-artistikoari buruzko araudian aurreikusten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko araudia
7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa.
341/1999 Dekretua, urriaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko ondare paleontologikoaren babesa kultura ondareari buruzko araudian aurreikusten da.
AGINDUA, 2011ko martxoaren 18koa, zeinen bidez argitara ematen baita Euskal Kostaldeko Geoparkearen nazioarteko izendapena eta Europako Geoparkeen Sarean zein Unescok lagunduriko Munduko Geoparke Nazionalen Sarean sartu izana.
Nazioarteko hitzarmenak
UICN. Naturari buruzko Mundu Biltzarra. 4.040 Ebazpena: Geodibertsitatearen eta geologia-ondarearen kontserbazioa.
UICN. Kontserbazioari buruzko Mundu Biltzarra. WCC-2012-Res-048-SP Ebazpena: Geologia-ondarea balioestea eta kontserbatzea UICNren 2013-2016 Programaren barruan. (Jeju, Korea, 2012)
Adierazpenak
European Manifesto On Earth Heritage and Geodiversity
Digne-ko Adierazpena (1991)
Gironako Adierazpena (1998)
Madrileko Adierazpena (1999)
Bragako Adierazpena (2005)