Fecha de la última modificación: 11/12/2007
Tokiko Iraunkortasunari buruzko Txostena

Euskal udalerri asko ari dira, jada, tokiko ekintza-planak ezartzen. Horretarako, udal-kudeaketaren eremuko garapen iraunkorrarekin konpromisoa hartu duten politikak jarri dituzte martxan, eta eraginkortasunez laguntzen dute horiek udalaz gaindiko planen -hala nola Ingurumeneko Esparru Programaren (2007-2010)- helburuak betetzen. Emaitzak aztertu eta 2006-2009ko Plan Estrategikoa egiteko prozesuan Udalsarea 21en jarduerei buruzko hausnarketak egin ostean, udalerriak Tokiko Agenda 21en prozesuetan egiten ari diren aurrerapenak ebaluatzeko ahalegina indartzeko beharra nabaritu zen. Gobernatze-printzipioei jarraiki, administrazio publiko guztiak era gardenean, koherentean eta partehartzailean eman behar ditu bere jardueren eraginkortasunaren kontuak. Euskal udalerriak Europako erreferentzia dira tokiko ekintza-planak diseinatzen, eta, lehen txosten honen bidez, prozesu horien kalitatearen ikuspegia eskaini nahi dugu. Urtero egingo den txosten honen helburua da udalerriei eta udalaz gaindiko erakundeei iraunkortasunaren politika publikoak zuzentzen eta egokitzen laguntzea, udalerriek detektatutako arazo nagusiak konpontzeko eta beharrak asetzeko.



Pdf formatoko dokumentua:
2007 (1,74 Mb)