Uraren ametsa

UNESCO Etxeak, Uraren Euskal Agentzia eta EITBren laguntzaz, DVD bat argitaratu dute, eta 'Uraren ametsa' filma dago jasota bertan, euskaraz eta gaztelaniaz; BAUSAN films-ek ekoitzi eta Albert Solé-k zuzendutako filma da.

Film horretan, munduko hainbat lekutako 5 umeren 5 historia biltzen dira, urarekin duten harremanaren ingurukoak. Zuzendariak berak aurkeztu zuen filmaren euskarazko bertsioa umeen aurrean, Uraren Nazioarteko Eguneko EAEko ospakizunen barruan. Ospakizunak Bilbon egin ziren, martxoaren 13an; eta filma ETB 1 eta ETB 2-k eman zuten, martxoaren 22an.

Material hori, Eskolako 21 Agendaren prozesua garatzen ari diren EAEko ikastetxeetara bidaliko da. beren jardueren osagarri. Izan ere, filmak goratu egiten du uraren balioa, kulturaren, pertsonen eta jendartearen ondasun gisa.

 

"Uraren ametsa" filma

 

 

Azken eguneratzea: 16/12/2016